Idatzizko Komunikazioa
- IRAKURMENA -
Hau despistea!
Irakurri ikasle batek irudiei jarraituz idatzitako honako narrazioa.
Espartako
Irakurri diktaketarako aproposa den honako testua. Ondoren, komentatu.
Wang Lun burumoztaile bikaina - Irakurgaia eta ariketa
Pont d´Arc kobazuloan
Zaldien eta lehoien labar arteko margolanak (37.000 eta 34.000 urte bitartean karbono 14ez datatuak).
Irakurri ikasle batek margoei idatzitako elkarrizketa.
Mitologia: Irakurri Xamarrek bi testuotan jasotakoa.
Bizenta Mogelen ipuina
Lehenik, irakurri testua. Ondoren, entzun audioa (2' 30).
Azkenik, erantzun honako hiru galderak: 1. Nolakoa da pertsonaien soslaia? 2. Zein da istorioaren korapiloa? 3. Zein da ipuinaren mezu nagusia?
Bernardo Atxagaren narrazioa
Ozen irakurri testua, kontakizunak markatzen duen erritmoaren arabera.
Jon Miranderen olerkia
Irakurri. Markatu bi puntuzko, komatxozko eta gidoizko zeinuak eta interpretatu itzazu.
Joxan Ormazabalen poemak
Txori kantariak Poeta hegalariak
- LEXIKOA -
Errima-bildumak: Olerkiak edota bertsoak idazteko.
- IDAZMENA -
URBIA GARBI
Aizkorriren goi larreetan dago Urbiako fonda. Kanpo aldean, egurrean hizki ederrez adierazita eta eguzki-lore batez apaindurik, ohar hau irakur daiteke:
Zaborraren trataera kultur adierazlea da. Asmatu idatziz zaborraren inguruko antzeko oharra hondartzan, ibai ertzean edo nahi lekuan jartzeko.
Kokatu Urbia Euskal Herriko mapan. Arantzazuko basilikaz ere hitz egiteko sarbidea izan liteke (mapan Arantzazu hitza klikatuz).
Lagun bat
Lehenik, entzun Kirmen Uriberen olerkia (2' 15), eta komentatu. Ondoren, orriaren hutsuneak bete, norbere modura eta bere beldurren arabera, jatorrizko testua moldatuz.
Beste aldaera bat izan daiteke "lagun bat" ordezkatzea "irakasle bat" hitzengatik.
- HIZTEGIA -
Berbaxerka: Asmatu ahalik eta hitz gehien emandako letrekin.
Wordle Hitz Jokoa: Asmatu hitz ezkutua 6 saiakeretan.
Zaldien eta lehoien arteko elkarrizketa
Idatzi kobazuloko zaldien eta lehoien margoen elkarrizketa (Pont d´Arc, Frantzia) komiki baten gisan.
Bertold Brechten deskribapen testua
Lehendabizi, irakurri testua.
Ondoren, idatziz egokitu jatorrizko deskribapena, horretarako gogoko animalia aukeratuz.
Elefantea, bromista?
Elefantea, animalia bromista izan al daiteke?
Ikusi bideoa eta komentatu arreta emandakoa (2' 17).
BAI... BAINA ZER ESAN NAHI DU?
Irakurri beheko narrazio ariketaren jarraibideak eta, horiek aintzat hartuz, egin ahalik eta ondoen.