Kulturartekotasuna
Kultura bakoitza beste kulturekin dituen trukeen bidez garatzen da. Claude Levi-Strauss, etnologoa.
Bertakotasuna eta unibertsaltasuna modu naturalean bizi beharko genituzke euskaldunok, eta garaikide izaten asmatu. Jose Anjel Irigarai, idazlea.
MIÑAN
Amets Arzallusek egindako kulturartekotasun-zubilan bikaina da liburu hau. Ibrahima Balderen esanak idatziz jarrita, Ametsek horren begiak, oinak eta bizipenak gure baitara egiteko moduan ekartzen ditu.
Klikatu behean liburuaz gehiago jakiteko.
Mazisi Okeita Denbelek
- Enpatia ariketa -
Entzun Jabier Muguruzaren abestia. Erreparatu Bernardo Atxagaren hitzei, ondoren komentatzeko sentikidetza ariketa gisan (4' 28).
Ezagutzen al duzu Mazisi Okeita Denbeleken egoeran den pertsonarik?
Mikroipuinak
Mikroipuin hauetan Augusto Monterroso idazle guatemaldarrak gai unibertsaletaz aritu zen egundoko xumetasunez eta orijinaltasunez.
Horietan oinarrituta, egin liteke sormen edo egokitze jardunik.
Bide batez, ikusterik dugu literaturaren historian ipuinik laburrenatzat hartzen dena, Dinosauroa, 7 hitzekoa dena, euskarara itzulita are motzagoa dela, 6 hitzekoa; euskararen ekonomia ahalmen izugarriaren adierazle.
Berdin zeinuaren jatorria eta Geometria
Harria nola desagerrarazi zuen nekazariak
Lev Tolstoi idazlearen ipuineko nekazariak Juan Antonio Mogelen Peru Abarka baserritarraren argitasunaz jarduten du. Irakurri eta komentatu.
"Las cosas" (3' 07) Olerkia
Pablo Neruda
"Qué verde era mi valle" - John Ford
"Zein berde zen gure bailara" Iraultza Industriala jorratzen duen zinemaren klasiko bat da. Galesko hego-ekialdean kokatuta, orduko tradizioa eta modernitatea jartzen ditu aurrez aurre; ikatz mehategiak, esplotazio kapitalista eta sindikalismoa, lan istripuak, haur-lana eta emigrazioa ere islatuz.
Edertasuna, samurtasuna, umorea eta indarra ere ditu osagai. Segidan, LHko 3. zikloko ikasleentzat prestatutako laburpena (37 min.).
Guatemalako mendialdekoak
Guatemalako mendialdea, Quiche departamenduko Ixil triangelua deritzona. Beheko argazkiotan emakume bat eta mutiko bat agertzen dira, Elena eta Maxh, honek 9 urte dituela (1996).
Euskal Herriko egungo bizimoduarekiko alde handia ikus daiteke. Hainbat ezberdintasunez hitz egiteko aukera ematen du; eta bi argazkien artean bada nolabaiteko lotura, erraz antzeman daitekeena.
Beheko loturan, 1941eko filmaren jatorrizko bertsioa. 1850etik aurrera girotuta, bada bertan pasarte bat eskola-bortizkeria islatzen duena (1:07:51tik, 11 min.).
Erlauntzaren izpiritua
Frankismo garaiko berrogeigarren hamarkadan girotutako Victor Erice zuzendari donostiarraren filma (1973).
Gerraondoko Espainia (27 seg.) Audioa - Victor Erice
Frankismoak errepresaliatutakoa
Extremaduratik jaso ditu etorkin asko Euskal Herriak. Hona, ikasle batek birramonaz idatzitakoa.
Luisillo de Cáceres. Flamenkoaz (13' 44) Elkarrizketa
Udaberria
Antonio Vivaldik berak idatzi omen zituen Lau urtaroak sonetoak eta horiek baliatu zituen gero maisulana konposatzeko.
Beheko dokumentuan Udaberria musika piezaren nondik norakoa.
"Si te vas" (4' 19) - El Portal de Carmen
Carmen - Sergio - Jaime
Heriotzaren begiak (4' 55)
Paco Ibañez -Joxan Goikoetxea (X. Lete - C. Pavese)
Gauerako aterpea (6' 17) - Mikel Laboa - Bertolt Brecht
Zuentzat (2' 26) - Deabruak Teilatuetan
Emozio Kolektiboa (8' 23) Audioa - PsikoLogikak, Aitor Aritzeta
Chicagoko taberna batean (3' 23) Audioa - Paul Auster